© Juantxo Egaña
Musika Adarra Saria

Antton Valverde

2025 ekainak 21 • 19:30

20 €

Victoria Eugenia Antzokia

Hizkuntza: euskara

Berria

Antton Valverde (pianoa, ahotsa), Francisco Herrero (biolina), Iván Carmona (biolontxeloa), Joxan Goikoetxea (akordeoia), Txema Garcés (kontrabaxua)

Antton Valverde musikari donostiarrak 2025ko Adarra Saria jasoko du oholtzan Eneko Goia Donostiako alkatearen eskutik. Jarraian, betiereko lagun duen pianoarekin, zuzeneko soil eta dotorea aurkeztuko du Valverdek, musikari bikainek lagunduta.

Antton Valverde, 82 urterekin, euskal kantagintzako artistarik emankorrenetako bat da. Bere estiloari leial, egile ezagunen poemak musikatzen ditu, hala nola Miren Agur Meaberenak, Harkaitz Canorenak edo Tere Irastortzarenak, eta bere gustu finetik sortutako abesti berriak proposatzen ditu. Kontzertu berezi honetan, gainera, benetako klasiko bihurtutako abesti horietako batzuk berriro entzun ahal izango ditugu; alegia, hainbat egile unibertsal –Lizardi, Gandiaga, Mirande, Orixe, Lete, Lauaxeta…– ezagutzeko aukera eman digutenak.

© Juantxo Egaña

OSZAR »